{ APIa }

 
Zer da Itzuli APIa?

Itzuliren itzulpen gaitasuna eskuragarri jartzeko sortutako interfaze berria da Itzuliren API-a. Erabilera berritzaile, ikerketa-proiektu eta bestelako garapen-proiektuetan integratzea ahalbidetu eta erraztea helburu duena.

Zergatik?

Euskararen teknologiak hobetzeko bidean, ezinbestekoa iruditzen zaigu garatzaileek beraien aplikazioetan integrazioak egin ahal izatea. Gure xedea hori izanik, tresna desberdinak eskura jartzea eta horrela Euskararen inguruan berrikuntza eta erraztu eta ahalbidetzea du helburu.

Dokumentazioa

Apiaren dokumentazio teknikoa jasotzeko, sar zaitez ondorengo helbide honetara: https://api.itzuli.vicomtech.org/doc/

Adibideak eta liburutegiak

APIa erabiltzeko liburutegiak eta adibideak, ondorengo Github biltegian aurkitzen dira eta GPLv3 software libreko lizentziapean banatuta daude: https://github.com/Vicomtech/itzuli-api-lib

APIa erabiltzeko kodearen eskaera

Bete ezazu ondorengo formularioa API kodea jasotzeko. Informazio hau bakarrik gehiegizko erabilerak kontrolatzeko erabiliko da, ez da gordeko egindako itzulpenen eta egin dituen erabiltzailearen arteko inolako loturarik.

Vicomtech logo.